Hauek dira prestakuntza bereziak behar dituzten proba bakarrak.:
Aurreko hiru egunetan zentru medikuan esan bezala dieta zaindu beharko da. Mihaketaren egunean bertan 6 orduz barau egin.
Pazienteak ohean atseden hartzea komeni da (gauero ohi bezala), eta 8 orduz barau egitea.
Hemen eskaintzen dizugu gure proba medikuetan erabiltzen ditugun zenbait teknikei buruzko informazio gehiago.
Web-orri honetan emandako informazioa zu eta zure medikuaren arteko harremana osatzeko da, eta ez hura ordezkatzeko.
Irudien bidezko proba tekniko desberdin hauek osagarriak dira beraien artean. Sintomatologia eta hartzen den informazioaren arabera, zure espezialistak diagnostiko prozesua zuzenduko du, radiologo medikuarekin etengabeko elkarrizketan.
Emaiozu lehentasuna zure medikuak emandako adierazpenei, eta informazio gehiago behar ba duzu, zalantzarik gabe berarekin kontaktatu ezazu.
Paziente agurgarria:
Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.
Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.
Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.
Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:
Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.
Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:
Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:
Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:
Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com
Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com
Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.
OHAR GARRANTZITSUA
Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Astelehenetik Ostegunera
7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara
Ostiralak
7:30-tik 14:00-tara
Larunbat eta Igandeak
Itxita
Analisiak
Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Euskal Herria Plaza, 3., behea
943 794 422

Nafarroa Etorbidea, 3, behea
943 794 422