Erresonantzia Magnetikoa

Erresonantzia magnetiko (EM) XX. mendeko 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen miaketa erradiologikoa da. Teknika horren bidez, odolik gabe (zauririk gabe), erradiazio ionizatzailerik gabe eta espazioaren edozein planotan lortzen dira organismoaren irudiak.

Egitura anatomikoak beste edozein proba erradiologikok baino hobeto bereizteko gaitasuna du. Gorputzaren egiturak eta zatiak are gehiago mugatzeko, kontraste paramagnetikoak (gadolinioa kasu) erabil daitezke.

Irudiak lortzeko, organismoa eremu elektromagnetiko baten eraginpean jartzen da, 0,2 teslako —Lurraren eremu magnetikoa halako 2 mila— iman batez. Iman horrek ehunetako atomoetan dauden protoiak erakartzen ditu, eta eremu magnetikoarekin lerrokatu.

Burmuinaren erresonantzia magnetikoaPultsua eteten denean, protoiak jatorrizko lekura itzultzen dira, eta energia askatuz irrati-seinaleak igortzen dituzte. Horiek errezeptore batek jasotzen ditu eta ordenagailuan aztertu, gero irudi bihurtzeko. Ehun bakoitzak seinale berezia igortzen du.

Erresonantzia magnetikoan, hiru planotan —axiala, koroaria eta sagitala— ebakidurak eginez lortzen dira irudiak, pazientea batere mugitu gabe. Erresonantzia magnetikoek hezurrak zeharkatzen dituzte; horregatik ikusten dira hain ondo ehun bigunak.


EM-AK EGITEKO NEURRIAK

  • Ez da metalezko objekturik (eraztunak, lepokoak, belarritakoak...) aldean izan behar, ezta haginetako aparatu mugikorrak ere.
  • Pauso-markagailurik, bihotzeko edo buruko elektrodorik, klip baskularrik, tresna elektronikorik, protesirik… badu, jakinarazi egin behar du pazienteak.
  • Miaketan geldi-geldi egon behar da.
  • Kasu batzuetan, efektu sekundariorik gabeko kontraste bat erabili behar da.

erresonantzia magnetiko irekia


ERRESONANTZIA MAGNETIKO IREKIAREN ABANTAILAK

  • Ez du X izpirik erabiltzen, ezta bestelako erradiazio kaltegarririk ere.
  • Irekia eta tunelik gabekoa denez, ez da klaustrofobikoa.
  • Gizenegiei eta haurrei ere erraz egitekoa da.
  • Ez dago aurrez prestatu beharrik.

ERRESONANTZIAREN MIAKETA OHIKOENAK

  • BURUKO EM
  • SABELALDEKO ETA PELBISEKO EM
  • BULARRALDEKO EM
  • GILTZURRUNETAKO ETA ERRAINALDEKO EM
  • ARTIKULAZIOETAKO EM
  • ESKUKO ETA HATZETAKO EM
  • BASOETAKO EM - ANGIOERRESONANTZIA

Proba erradiologiko horiek elkarren osagarri izan daitezke kasu askotan, patologia zehazteko aurrera egin ahala eskatzen diren miaketen arabera; izan ere, ikertu beharreko eremua zein den kontuan hartuta, teknika batzuk eraginkorragoak dira beste batzuk baino.

Irudi edo erradiologia bidezko diagnostikoa medikuntzaren barruko espezialitate bat da. Beste proba kliniko batzuekin batera eta espezialitate bakoitzeko medikuen zuzendaritzapean, patologiak finkatzeko balio dute.


Jatorriak:

  • Introduction to the physical bases of NMR tomography
    Jaume Gili.k idatzita, Medikuntza Klinikaren Eranskina 1-1984,Volumen 82. 1984.
  • Magnetic Resonance.Bioeffects,Safety and Patient Management
    Shellock Fok idatzita; Kanal E 2 Ed. Lippincot. Philadelphia 1996.
  • Siemens Healthcare 
  • Juan José Sanz jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren aitzindaria
  • Jose María Alustiza Echevarría jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren Radiologoa
  • Juan Torre Amann jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren Radiologoa

igo

'Probak'-ra itzuli

Gaia: Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Paziente agurgarria:

Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.

Zer gertatu da?

Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.

Zer datu pertsonalek jasan zitzaketen ondorioak?

Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.

Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, eta, beharrezkoa izan balitz, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta identifikatzeko beharrezkoak diren beste datu batzuk.
  • Gure jardueraren ondoriozko osasunari buruzko datuak.

Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.

Zein izan daitezke ondorioak?

Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:

  • Osasun arloko informaziorako sarbide desegokia.
  • Zure nortasuna usurpatzea edo ordeztea.
  • Datu horiek argitaratzea eta, ondorioz, horien gaineko kontrola galtzea.
  • Datu horiek komunikazio engainagarriak, iruzur-saiakerak, spama eta abarrak bidaltzeko erabiltzea.

Zer neurri hartu ditugu?

Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:

  • Kaltetutako sistemak berehala isolatzea.
  • Zibersegurtasuneko kanpoko espezialisten esku-hartzea, gertatutakoa ikertzeko, eta informazioari eusteko eta hura berreskuratzeko.
  • Segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak indartzea.
  • Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea.
  • Gertaeraren berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
  • Zaintza-neurri gehigarriak, edozein erabilera oker detektatzeko.

Zer egin dezakezu zuk?

Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:

  • Ez fidatu datu pertsonalak edo osasun informazioa eskatzen dizun eta zuk eskatu ez duzun edozein komunikaziorekin.
  • Ez eman informaziorik eskatzailearen nortasuna eta erabilitako komunikazio-bidea egiaztatu gabe.
  • Kontu handia izan osasun arloko profesionalek edo gure Zentrokoek egindakoak diruditen dei, mezu elektroniko edo mezuekin.
  • Zentroaren ohiko bide egiaztatuak soilik erabili zure osasun arloko informazioarekin lotutako edozein kudeaketarako.
  • Jarri gurekin harremanetan ezohikotzat jotzen duzun edozein zalantza edo egoeraren aurrean.

Non lor dezakezu informazio gehiago?

Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com

Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com

Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.

Adeitasunez,
Centro Médico Udalaitz / Resonancia Magnética Udalaitz
Euskal Herria plaza, 3. 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten, 2026ko apirilaren 30ean

OHAR GARRANTZITSUA

Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

+ Irakurri komunikatua

Ordutegia

Astelehenetik Ostegunera

7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara

Ostiralak

7:30-tik 14:00-tara

Larunbat eta Igandeak

Itxita

Analisiak

Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Centro Médico UDALAITZ

Euskal Herria Plaza, 3., behea

  • Erradiologia
  • Mamografiak
  • Hezurren dentsitometria
  • OTA
  • Ekografiak
  • Osasun-Azterketak

943 794 422

Resonancias Magnéticas UDALAITZ

Nafarroa Etorbidea, 3, behea

  • Erresonantziak
  • Birgaikuntza

943 794 422

© 2018/02/28 Centro Médico Udalaitz (Kontaktu)

 

Nork garatuta: Aner Sistemas Informáticos, S.L.