Paziente agurgarria:
Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.
Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.
Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.
Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:
Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.
Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:
Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:
Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:
Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com
Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com
Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.
Centro Médico Udalaitz, S.A. 1994. urtetik ari da Debagoienean osasun-zerbitzuak eskaintzen. Gaixotasunak diagnostikatu eta prebenitzea da haren jarduera nagusia.
Bi zentru.Orain dela gutxi Arrasaten kokatutako GELMA urbanizazio berrira mugitu gara. Hemen aurkituko gaituzu:
Gure egoitza nagusia, non erradiologia eta OTA frogak egiten ditugu.
non erresonantzia eta birgaikuntzak egiten ditugu.
Inaugurazioetan.Gure zentru berrira etorri zaitezke jada, “GELMA” izenez ezagututako Arrasateren erdigunean urbanizazio berrian, hain zuzen ere, Ertzaintzaren eraikinaren atzeko aldera ematen duten U formako eraikinaren etxabeetan.
Teknologia Berriak.Erradiologia digitala eta erresonantzia magnetiko irekia-ren aurrerakutzak bereizten gaituzte. Udalaitz-en teknologiaren aurrerapenarengatik arduratzen gara eta gure ahalegin guztiak punta-puntako diagnostiko sistema eta tratamenduak eskaintzean jartzen ditugu.
Enpresa Digitala.Gure web-orria gipuzkoako "Enpresa Digitala " sariaren lau irabazleen tarteko bat izan da, bere IV argitalpean, 2008 urtean. Txartel elektronikoen bidezko gaixoentzako sarrera pribatua eta medikuentzako kontsulten administrazioa on-line atalei ezker, ez gaituzte bakarrik sari honen irabazle izendatu, baizik eta i-micropymes sariketan enpresa berriztatzaile bezala aipamen berezia eman digute baita ere.
HONCode Jokaera Kodea.Gu betetzen ditugu HONcode kodearen gidalerroak . Gidaleo hauek web orri honetan azaldutako informazio medikuaren kalitatea bermatzen dute, Health On the Net fundazioak ezarritako zortzi arauen bidez. Egiaztatu ezazu gure zigilua hemen .
OHAR GARRANTZITSUA
Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Astelehenetik Ostegunera
7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara
Ostiralak
7:30-tik 14:00-tara
Larunbat eta Igandeak
Itxita
Analisiak
Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Euskal Herria Plaza, 3., behea
943 794 422

Nafarroa Etorbidea, 3, behea
943 794 422