Sarbide Pribatua

NAN elektronikoa , eta txartel elektronikoak irakurtzeko gailua badituzu, gure eremu pribatuan sartu ahal izango zara. Hitzorduak linean eskatzeko eta azken analisien txostenak kontsultatzeko aukera izango duzu bertan.

Ezer baino lehen, irakur itzazu arretaz txartel elektronikoaz egoki identifikatzeko eman behar dituzun urratsak:

  1. Sartu ezazu txartela zure ordenagailuaren txartel-irakurgailuan, eta irakurgailuaren pilotua pizten dela egiaztatu.
  2. Txartela irakurgailuan dagoelarik, sakatu sartu.
  3. Nabigatzaileak eskatzen dizunean, idatz ezazu behar bezala zure txartel elektronikoaren identifikazio-zenbakia.
  4. Itxaron sistemak zure ziurtagiriaren balioa egiaztatzen duen bitartean.
    Eragiketa honek hainbat minutu beharko ditu agian; izan pazientzia, mesedez.
  5. Sistemaren barruan sartu ondoren, EZ ATERA TXARTELA irakurgailutik, egin behar dituzun ekintzen arabera identifikazio-zenbakia eska diezazuke berriro sistemak eta.

SARTU


Oharra:

Identifikazio-zenbakia hainbat aldiz gaizki sartuz gero, txartela blokeatuta gera daiteke, eta ez dizu eragiketak egiteko balioko.
Ziurtatu identifikazio-zenbakia gogoratzen duzula, eta, ahaztu egin bazaizu, galdetu zer egin behar duzun txartela jaulki duen erakundean.

igo


ZER DIRA TXARTEL ELEKTRONIKOAK?

Txartel elektronikoa edo smart carda Txartel elektronikoa edo smart carda eguneroko bizitzan erabiltzen duzun beste txartel batzuen antzekoa da, hau da, kreditu- edo zordunketa-txartelen modukoa. Zure datuak inprimatuta dituen plastikozko txartel bat da, banda magnetiko eta txip elektronikoduna.

Txip horretan, ziurtagiri pribatu bat egongo da, txartelarekin batera emango dizuten gako edo identifikazio-zenbakiaz babestuta. Ziurtagiri horrek zure datuak (izena, abizenak, jaiotze-data…) eta gako publiko bat izango ditu. Web orrialde batzuetan zure burua identifikatzeko eta dokumentuak elektronikoki sinatzeko aukera emango dizu gakoak.

igo


ZERTARAKO BALIO DUTE?

Oro har, web gune batzuetan modu seguruan identifikatzeko eta eragiketa batzuk egiteko balio dute txartel horiek, adibidez: agiri ofiziala eskatzeko, datu pertsonalak kontsultatzeko, erakunde publikoetan hitzordua eskatzeko, dokumentuak elektronikoki sinatzeko…

Gure web gunean, zehazki, zentroko doktoreren bati hitzordua eskatzeko eta azken analisietako emaitzak PDF formatuan deskargatzeko balioko dizu, zure nortasuna eta datuak seguru gordeta betiere.

igo


ZER BEHAR DUT NIRE TXARTEL ELEKTRONIKOA ERABILTZEKO?

Txartel elektronikoen irakurgailua Txartel elektronikoen irakurgailua, txartel horren softwarea instalatuta izatea eta identifikatzeko gakoa edo identifikazio-zenbakia ezagutzea. Softwarea txartela jasotzean emango dizute.

Txartelaren softwarea dakarren CDa eskura ez baduzu, erakunde jaulkitzailearen web orrialde ofizialetik ere deskargatu ahal izango duzu.

Kontuz:

Ez nahastu txartel elektronikoen irakurgailua eta memoria-txartelaren irakurgailua. Azken horrek argazki-makinek, mugikorrek eta beste tresna elektroniko batzuek erabiltzen dituztenak moduko biltegiratze-txarteletarako baino ez du balio.
Txartel elektronikoen irakurgailua erosteko asmotan dendara joaten bazara, erakuts iezaiozu saltzaileari zure txartela, nahasketarik sor ez dadin.

igo


ZER DA NAN ELEKTRONIKOA ETA NON LOR DEZAKET?

NAN elektronikoa NAN elektronikoa (edo e-NAN) Polizia Nazionalak , jaulkitzen duen nortasun-agiri nazionalaren eredu berria da. NAN elektronikoa eskatzeko, beraz, zure hiriko Polizia-Etxera joan beharko duzu, eta, ez badago, Udaletxean instalatzen den lantalde mugikorrera.

Txartel elektroniko horrekin, erakunde publikoen (gizarte-segurantza kasu) eta pribatu batzuen (bankuak adibidez) web orrialde gehienetan egin ahal izango dituzu eragiketak. Dena den, txipean ez ditu osasun-datuak gordetzen.

igo

Gaia: Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Paziente agurgarria:

Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.

Zer gertatu da?

Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.

Zer datu pertsonalek jasan zitzaketen ondorioak?

Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.

Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, eta, beharrezkoa izan balitz, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta identifikatzeko beharrezkoak diren beste datu batzuk.
  • Gure jardueraren ondoriozko osasunari buruzko datuak.

Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.

Zein izan daitezke ondorioak?

Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:

  • Osasun arloko informaziorako sarbide desegokia.
  • Zure nortasuna usurpatzea edo ordeztea.
  • Datu horiek argitaratzea eta, ondorioz, horien gaineko kontrola galtzea.
  • Datu horiek komunikazio engainagarriak, iruzur-saiakerak, spama eta abarrak bidaltzeko erabiltzea.

Zer neurri hartu ditugu?

Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:

  • Kaltetutako sistemak berehala isolatzea.
  • Zibersegurtasuneko kanpoko espezialisten esku-hartzea, gertatutakoa ikertzeko, eta informazioari eusteko eta hura berreskuratzeko.
  • Segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak indartzea.
  • Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea.
  • Gertaeraren berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
  • Zaintza-neurri gehigarriak, edozein erabilera oker detektatzeko.

Zer egin dezakezu zuk?

Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:

  • Ez fidatu datu pertsonalak edo osasun informazioa eskatzen dizun eta zuk eskatu ez duzun edozein komunikaziorekin.
  • Ez eman informaziorik eskatzailearen nortasuna eta erabilitako komunikazio-bidea egiaztatu gabe.
  • Kontu handia izan osasun arloko profesionalek edo gure Zentrokoek egindakoak diruditen dei, mezu elektroniko edo mezuekin.
  • Zentroaren ohiko bide egiaztatuak soilik erabili zure osasun arloko informazioarekin lotutako edozein kudeaketarako.
  • Jarri gurekin harremanetan ezohikotzat jotzen duzun edozein zalantza edo egoeraren aurrean.

Non lor dezakezu informazio gehiago?

Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com

Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com

Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.

Adeitasunez,
Centro Médico Udalaitz / Resonancia Magnética Udalaitz
Euskal Herria plaza, 3. 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten, 2026ko apirilaren 30ean

OHAR GARRANTZITSUA

Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

+ Irakurri komunikatua

Ordutegia

Astelehenetik Ostegunera

7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara

Ostiralak

7:30-tik 14:00-tara

Larunbat eta Igandeak

Itxita

Analisiak

Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Centro Médico UDALAITZ

Euskal Herria Plaza, 3., behea

  • Erradiologia
  • Mamografiak
  • Hezurren dentsitometria
  • OTA
  • Ekografiak
  • Osasun-Azterketak

943 794 422

Resonancias Magnéticas UDALAITZ

Nafarroa Etorbidea, 3, behea

  • Erresonantziak
  • Birgaikuntza

943 794 422

© 2018/02/28 Centro Médico Udalaitz (Kontaktu)

 

Nork garatuta: Aner Sistemas Informáticos, S.L.

SSL